XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldi berean, erabilitako danborrari inprimatze-hautsaren hondar guztia kentzen zaio hurrengo orria isladatzeko prest geratuz.

Datuen biltegiratze lagungarrirako periferikoak.

Sistema informatiko askotan ordenadorearen memoria nagusiak duen baino memori-edukiera gehiago behar denez, eta honen handitzea ikaragarri garestia izanez, biltegiratze lekua handitzeko disko edo zinten erabilera oso zabaldurik dago datu-ihardupiderako ezarkuntzetan.

Disko magnetikodun sistemak disko batez edo gainezarririk dauden gehiagoz osatuak daude, hauetako bakoitzaren bi aldeak material magnetikozko kapa fin batek estaltzen dituelarik.

Diskoek osatutako multzoa unitate biragarri batetan ezarria dago, honek azalerak irakurketa / idazketarako buruetatik gertu mugitzea bideratzen duelarik, horrela informazioa sartu edo ateratzeko.

Atzipen-eragiketak gertatzen diren bitartean, diskoek abiadura uniformean biratzen dute eta ez dira geratzen.

Idazketa / irakurketarako buruak informazioa gorde edo irakur dezake, lehenengo kasuan berak ukitzen duen filme zatian aldaketak eraginaz edo bigarrengoan magnetizazio aldaketa horiek itzuliaz eta detektore bezala lan eginaz.

Idazketa / irakurketarako buruak finkoak nahiz higikorrak izan daitezke.

Lehenengo kasuan pista bakoitzeko bana dago eta bigarrengoan, aldiz, azalera bakoitzeko bana; azken sistema honek informazioaren atzipen-denbora luzeagoa izan arren, burua pista egokian kokatu eta irakurketa / idazketari ekiteko halako denbora behar bait da.

Buruak, diskoen artean tartekatzen diren euskarri bati lotuak daudelarik, diskoekiko erradialki mugitzen dira pista guztietara heltzearren.

Ihardupide guztia sinkronizatzeko, pista berezi batetan kokatzen den edo datuekin konbinatzen den erloju bat behar da.

Datuen grabaketari buruz, oso garrantzitsua da diskoaren azalera eta idazketa / irakurketarako buruaren arteko tartea ahal den txikiena izatea: bit dentsitate handiak eta irakurketa / idazketa eragiketen fidagarritasun handia lortzeko aukera ematen bait du horrek.

Disko batetan gordetako datuak antolatzeko modua hau da: azalera bakoitza pista zentrokideetan banatzen da, beroriek beren aldetik sektoreetan zatitzen direlarik.

Datuetako bitak pista bakoitzean seriean gordetzen dira.

Ondorioz, diskoko datuak helbideratzeko dagokien azalera-zenbakia, pista-zenbakia eta sektorea adierazi behar dira.

Disko-meta batetan pista-zenbaki bera duten pista-multzoak zilindro izena hartzen du, bakoitza azalera desberdinekoa izanik.

Disko-unitateak egituratzeko era desberdinak daude.

Kontutan hartzen dugun lehena Winchester sistema da, eragingailu guztia hermetikoki itxita dagoen kutxa batetan gordetzen dena.

Horrek azalera burutik bereizten den tartea ahal den txikiena izatea lortzen du; horren barneko atmosfera-giroa garbia denez, ez dago perturbazioak sort ditzakeen hauts partikularik, datuen paketatze-dentsitatea pistan askoz handiagoa izan daiteke eta pistak berak ere askoz estuagoak ere bai.

Honelakoetan, idazketa-dentsitate handiagoa eta neurri jakin batetan edukiera handitzeaz gain, datuen osotasuna kanpoko ingurunearen eraginpean dauden unitateetan baino handiagoa da.

Argazkiak darakuskigunez, zinta magnetikoak biltegiratze masiboa egiteko era ohizkoenak izaten dira kalkulu-zentroetan.

Ordenadore pertsonal bateko disko-unitatearen argazkian argi ikus dezakegu lehen planoan bera osatzen duten elementuen banaketa, bai eta, goi-ezkerraldean, diskoen sarrerarako zirrikitua ere.